Grebari buruz arituko da bihar Koska irratia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 26a, 14:06
Uribe Kosta eta Erandioko beste hainbat eragilek bezala, Koska irratiak ere bat egin du urtarrilaren 27rako Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrarekin. Gauzak horrela, goizean, Info7rekin egingo du konexioa Uribe Kosta eta Erandioko irrati libreak, Euskal Herri mailako aipatu kateak grebari buruz egingo duen saio berezia FMko 108.0n entzungai jartzeko. Goizeko zortzietatik arratsaldeko ordu bietara izango da hori. Arratsaldeko saioa, berriz, Koskak berak ekoiztuko du. 17:00etatik 20:00etara egongo dira entzungai egunak emandakoak. Esatariekin harremanetan jartzeko ondoko helbide elektronikoa egongo da eskura: koskairratia[abildua]koskairratia.com. Gogoratu irratsaio biak Internet bidez "on line" ere entzun ahal izango direla. Argazkian, Koska irratiko estudioa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun