Euskal gehiengo sindikalarentzat sailburuaren asmoa nabarmena da: oinarrizko eskubide baten jarduera demokratikoa, eta bera gauzatzea erabaki dugunok, kriminalizatzea.
Greba orokorra deitzeko arrazoiak ezagunak dira: Aresen alderdiak –beste batzuen laguntzaz- eskubide laboral eta sozialei egindako erasoak, azken 35 urteetan izan diren gogorrenak. Greba deitu dugun sindikatuok salatu egin nahi dugu sailburua balizko laido eta kalumniak egiteaz gainera bere zinismo gordina eta manipulatzeko asmoa agerian utzi duela, greba orokorra deitzera behartuta gaudenon intentzioa juzgatzen ari baita. Gauza bakarra gogora arazi nahi diogu: herri-botereen egitekoa eskubide horiek normaltasunez gauzatu ahal izatea da.
Bilbon, 2011ko urtarrilaren 26an.
ELA, LAB, EILAS, EHNE eta HIRU