Azken urteetan jasaten ari garen eraso eta eskubide murrizketa dela eta, asko gara anonimoki hau jasaten eta sufritzen dugunak. Ez da errudunik bilatu behar, barruan beti dugu zerbait egin behar dugula dioen hori, baina askotan egoerek ezer ez egitera bultzatzen gaituzte.
Baina garai hori bukatu da, soluzioaren parte izan nahi dugu eta Interneten bakarrik geldituko ginela uste zutenek jai dute. Denon eskubideak defendatzeko greba eta mobilizazioen jarraipena egin eta zabaltzeko deia egin nahi dugu.
Horregatik StrikeBack operazioa deitu nahi dugu. Horretarako bakoitzak ahal duen tokian eta ahal duen mailan strikeback eta aurrekoetan GO komunikazio gerrilak EHn erabilitako #grebaorokorra etiketak proposatzen dizkizuegu.
Komunikabideek normaltasuna islatu nahi izango
dute egun horretan, baina guri normaltasuna arrotz egiten zaigu. Gure errealitateak islatzen saiatuko gara, bakoitzak berea, bere blogetan, sare sozialetan, hedabideetan... Mezu hauxe eta sortzen diren informazioak beste hizkuntza batzuetara itzuli eta zabalduz.
Honekin batera, bakoitzak bere ekintza.
Asko gara, anonimoak gara, bil gaitezen!
Komunikatuaren bideoa
Anonymous kolektiboak Euskalherria.indymedia.org komunikabide digitalean atzo argitaratutako artikulu eta bideoa