Ez da egia egungo Gizarte Segurantzaren erreforma doitze tekniko hutsa eta ezinbesteko kaltea dela. Erreforma honen atzean babes sozialerako eredu publikoa deseztatzea duen erabaki politiko argia dago, berez eskasa den eredua, inposatua eta gabezi handikoa. Desberdintasun sozialak eta eskubideen gabezian sakonduko du, eta lan prekarietatea eta diskriminazioa jasotzen duten pertsonengan, emakumeongan bereziki eragingo du. Hori guztia bankak gure pentsioekin egin nahi duen negozioa lagundu eta bultzatzeko.
Hori dela eta irmoki salatzen dugu:
Erretiro adina 65 urtetik 67ra luzatzea eta kotizazio urteak gehitzea pentsio eskubidea eduki ahal izateko
Pentsioa kobratu ahal izateko exijitzen den urte kopurua luzatzeak, gero eta pertsona gehiago pentsio eskubiderik gabe uztea ekarriko du. Orokorrean emakumeoi eragingo digu, izan ere era diskriminatzailean atxikitu zaigun lan produktiboa eta erreproduktiboak eragin digu jarraitasunik gabeko lan ibilbideak izatea : lanaldi partzialeko kontratuak, ezinduta dauden pertsonak edo dependentzia egoeretan dauden pertsonak zaintzeko eszedentzia aldiak eta beste asko.
Pentsioaren zenbatekoaren murrizketa kotizatutako urteen arabera
Erretiroaren %100a jaso ahal izateko 35 urte baino gehiago exijituko dira eta urte kopuru hori kotizatu ez duenak , oso murriztua izango du bere pentsioa.
Emakumeon kasuan, lan munduan izandako jarraitasunik gabeko lan ibilbideak, lanaldi murriztuak eta lan murgilduan emakumeok gehiengoa izanik, emakume asko pentsio eskubiderik gabe edo pentsio miserableekin geratzea eragingo du. Aipamen berezia merezi dute etxeko langileen kolektiboak, Gizarte-Segurantzako Erregimen Orokorrean ere ez baitago sartuta, edota emakume baserritarrek; hauek ezin dute erregimen horretan izenik eman, unitate familiarrarentzako aseguru autonomo bat baita, hots, eskubide deribatua eta ez banakoari dagokiona.
Emakumeon erosahalmena mantentzearen bete beharra ezabatzea
Pentsioak urteroko KPIren arabera ez eguneratzea aukera planteatzen da. Hau da, ez da bermatzen pertsonen erosahalmena.
Jada emakume pentsiodunen gehiengoak bere erosahalmena oso murriztua baldin badu, kasu askotan pobreziaren mugen azpitik, neurri mota hauekin are bizi modu prekarioagora eta duintasunik gabekora kondenatuko zaie.
Guzti honegatik,
Emakumeok ezetz esaten diogu pentsioen erreformari eta bai kalitateko enplegua eta bizi baldintza duinei!
Ez pribatizazioari eta bai aukera eta eskubide berdintasuna bermatuko duen zaintzaren azpiegitura soziala eta publikoari!
Guk geuk gure etorkizuna erabakitzea nahi dugu Euskal Herrian!
Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakume Asanblada, Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartea, Plazandreok, Medeak, Andere Bidatz, Emakume Internazionalistak, Atarrabiako emakume taldea, Altsasuko Feministak, Barañaingo Hagin Taldea.