Adineko bikote bat hilik azaldu da Gasteizko etxean, eskopeta tiroz hilda

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 26a, 23:31
Adineko senar-emazte batzuen gorpuak topatu dituzte arratsaldean, Gasteizko Lakua auzoko Landaverde kalean. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, gertakaria 18:00ak aldera jazo da. 76 urteko gizona eta 82 urteko emakumearen semeak hilik topatu ei ditu eta gero Ertzaintzari deitu. Iturri berberen arabera, gorpuek tiroak dituzte, eta horien alboan ehizarako eskopeta aurkitu dute. Dirudienez, bikotearen semearena. Gertatutakoa ikertzen ari dira, baina, polizien lehen hipotesien arabera, gizonezkoak emakumea hil, eta ondoren bere buruaz beste egin du. Argazkian, 2010eko irailaren 23an, hamaika gizon-emakumek egin zuen elkarretaratzea, Telletxen, Annie Formenten heriotza salatzeko asmoz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun