Ertzaintza piketeak baino lehenago iritsi da Itzubaltzeta eta Algortara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 27a, 09:17
Oraindik eguna guztiz argitu gabe, saltoki eta taberna gehienak itxita daude Algorta, Areeta eta Itzubaltzeta / Romoko herriguneetan. Zabaltzeko ordua ez zaie heldu askori eta ikusteke dago Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrarekin bat egingo duten. Piketeek ere ez dituzte kaleak hartu. Baina, dagoeneko Ertzaintzaren presentzia agerikoa da aipatu herrietan, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak egindako adierazpenei jarraituz, seguru asko. Areetako taxien geraleku parera goizeko 7:30ak aldera iritsi da polizia autonomikoaren furgoneta bat. Algortako Telletxe plazan, metro geltoki ondoan ere zain daude ertzainak. Argazkian, ertzaintzak piketeari adi 2009ko maiatzaren 21eko greban.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun