Ostegunero bezala, goizeko seiak aldera hasi dira ibiltzen metroak. Hala ere, ordu horretan ohi baino bezero gehiago ikus zitezkeen geltokietako nasetan. Izan ere, Metro Bilbao garraioa enpresak ezarritako "gutxieneko zerbitzuek joan-etorrien %30 estaliko dute", tokiko arduradunen arabera. Eta, dirudienez, orain arte zehatz-mehatz betetzen ari dira ordutegia, nahiz eta bezeroren batzuk kexu diren ohi baino tren gutxiago dagoelako. Aipatu bezala, beteago doaz metroak. EuskoTreneko enpresako autobus zerbitzuari dagokionez, Ertzaintzaren furgoneta bat zain dute Leioako tailer eta kotxetegietara hurbiltzeko asmoa daukaten piketeek. Lehengo orduan arazo barik irteten ari ziren autobusak bertatik, inguruan grebalaririk ez zela ikusten. Ibilgailu guztien aurreko panelean irakur zitekeen "zerbitzutik kanpo", gero ibilbideari ekin arren. Hori bai, ohi baino jende gehiago igar zitekeen geralekuetan. EuskoTrenen ere gutxieneko zerbitzua %30ekoa izango ei da. Ezarritako gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkoak" direla salatu zuten sindikatuek. Argazkian, metro bat topera artxiboko irudian.