Urdulizko Igeltzera industria gunean lasaitasuna da nagusi greba eguneko lehen orduetan. Hainbat behargin lanera zelan doazen ere ikus daiteke, Ertzaintzaren patruila auto baten zaintzapean. Berangoko Alconza enpresa, berriz, itxita omen dago. Bitartean, Axpe aldean ez zen apartekorik sumatzen, ez pikete informatiborik, ezta polizia autonomikoaren presentziarik ere. Bestalde, aipatzekoa da Berango erdialdean, Sabino Arana kalean, eta Sopelan saltoki eta taberna gehienak zeudela itxita lehen orduetan. Ikusteke dago oraindik eguna jarraitu ahala zer egingo duten. Baina, bi udalerri horietan ia erabatekoa izan da jarraipena, azken bi greba orokorretan. Merkatalgune handiek baino ez diete trabak jartzen lanuzteei, Berangoko Eroski kasu. Argazkian, 2010eko ekainaren 29ko greban industria guneak zaintzen ibili zen Ertzaintza.