Grebalari taldeetako bat geldiarazi du Ertzaintzak Areetara sartzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 27a, 10:19
Itzubaltzeta / Romon goizeko zortzietan zeukaten jarrita hitzordua Santa Eugenia plazan grebalariek, dendaz denda eta tabernaz taberna joateko. Bildutako lagunak bi taldetan banatu dira ibilbide ezberdinak egiteko. Piketeetako bat Areetara sartzera zihoala, orduan agertu zaizkie ertzainak, bidea oztopatuz; beste taldeko lagunek UKBERRI.NETi adierazi diotenez. Hala ere, ez dute zehazterik izan baten bat identifikatu duten. Kartelak jartzen baino ez zeudela adierazi dute. Orain, Ertzaintzaren bi furgoneta eta patruila auto bat ikus daitezke Xake plazan. Bitartean, Leioan, goizeko zortzietan igo dira udaletxera 30 grebalari inguru. Oraindik udaltzainak baino ez zeuden bertan eta, horiei, pertsiana jaitsi diete. Bi tokiko polizia atera dira kanpora, baina ez da gora beherarik izan. Aipatu dutenez, Ertzaintzaren bi furgoneta dabiltza bueltaka herrian zehar. Argazkian, grebaren aldeko karteletako bat Itzubaltzetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun