Goizeko hamaiketan elkarretaratzea egingo dute Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 27a, 10:34
Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak gaurko deitutako greba orokorrerako, hainbat hitzordu jarri dituzte Leioan. Tokiko greba batzordeak deituta, dagoeneko herriguneko saltoki, banketxe, eraikin publiko, eta abar, bisitatzen dabiltza grebalari leioztarrak, lanuzteen zergatia azaldu eta ixteko gonbitea luzatzeko asmoz. Goizeko hamaiketan, berriz, Bulebarrean jarri dute hitzordua, kontzentrazioa egiteko asmoz. Arratsaldeari dagokionez, 16:00etan San Juan jaietan txosnak jartzen dituzten aparkalekutik abiatuko da kotxe karabana, Artea merkatalgunera igotzeko. Horren ostean, Erandiorantz joan dira; azken udalerri horretan izango baita eskualde mailako manifestazioa. Martxa 18:30ean abiatuko da, metro geltokiko zabalgunetik. Argazkian, greba piketea Leioan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun