TAO makinetako batean pegatina jarri dutelako geldiarazi omen ditu bi grebalari Areetan Ertzaintzak; baita identifikatu ere. Aipatu lagunek azaldu dutenez, "TAO makina manipulatzen ari zirela" esanez hurbildu zaie polizietako bat. Pegatina bat baino ez zela ikustean, kendu egin du. Hori bai, tartean, identifikazioa eskatuta. Bestalde, 9:20 aldera, Lanbidek Areetan duen bulegora (INEM Espainiako Enplegu Institutua zena) sartu dira piketeetako zazpi edo zortzi kide. Eta agudo joan zaizkie atzetik ertzainak, bertatik ateratzeko asmoz. Grebalarien arabera, ondoko esan diete poliziek: "Zelako jendilajea. Gure garaietan, gu ginen Grisen aurretik korrika egiten genuenok. Orain guk joan behar izaten dugu zuon atzetik". Grebalariek Ertzaintzaren furgoneta dute atzean uneoro orain. Argazkian, ertzainak Lanbideren atean.