Eroski izan ezik guztia dago itxita Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 27a, 14:06
Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak gaurko deitutako greba orokorraren eragina ia erabatekoa izaten ari da Berangon. Lehen orduetan gutxienez, establezimendu anitzek itxi dituzte ateak: BBK, Correos, Nagusien Etxea eta batzokia, besteak beste. La Caixa banketxeari dagokionez, kotxe karabana igaro denean erabaki du pertsiana jaistea. Izan ere, grebalariek goizeko zortzietan zeukaten jarrita hitzordua, autoak hartu eta eskualdean zehar joateko. Bitartean, aurreko greba deialdietan izandako joerari jarraituz, Eroski supermerkatu handia zabalik dago. Argazkian, saltoki eta tabernak itxita Berangon, kotxe karabana igarotzen ari zela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun