Sopelan ia erabatekoa da gaurko greba orokorra izaten ari den eragina. "Lau denda baino ez daude zabalik; Udala eta guzti dago itxita", bertokoek nabarmendu dutenez. Tokiko grebalariak, 40 lagun baino gehiago, goizeko hamarrak aldera abiatu dira saltokiz saltoki, lanuzteen zergatien berri emateko asmoz. Tirabirarik ere izan dute Ertzaintzarekin. Supermerkatu batera gerturatu direnean heldu zaizkie polizia autonomikoak piketeko kideei; "ixtera behartu dutela esanda, saltoki bateko jabeak salaketa jarri duela" argudiatuta. Grebalariek hori ukatu eta eurena pikete informatiboa dela azaldu diete ertzainei eta hor bukatu da eztabaida. Une oro bi furgoneta eta patruila auto bat izan dituzte zelatan. Bitartean, Urdulizen gora beheratsua izaten ari da grebaren jarraipena. Argazkian, egon da tirabirarik Ertzaintzarekin Sopelan.