Hego Euskal Herrian, Galizian, Katalunian eta Andaluzian Greba Orokorra garatzen ari den bitartean, Espainiako Gobernua, UGT, CCOO eta CEOE erretiro adina 67 urtetara atzeratzen eta jubilazioaren %100 kobratzeko 38,5 urteko kotizazioa exijitzen ados jarri dira.
Gara.net-ek Espainiako Lan Ministerioaren iturriak aipatuz zabaldu duenez, "akordio hastapena" lortu dute gaur Espainiako Gobernuak, CCOO-k, UGT-k eta CEOE enpresarien elkarteak. Erreformaren muina langileei erretiro adina bi urtez atzeratzen (65etik 67ra) eta beharrezko kotizazio urte kopurua 3,5 urte zabaltzen (35etik 38,5era) eskuratu dute. Gaur, "ixteke dauden kapituluak" negoziatzen jarraituko dute. Bitartean, aipatutakoak lege bihurtuko balira, erretiroa hartzeko adin legala 67 urterekin izango litzateke, 37 urte kotizatuta izanez gero. Halere, 65 urterekin %100 kobratu ahal izango litzateke, beti ere 38,5 urte kotizatuz gero. Era berean, aurre-jubilazioa hartzeko adina ere atzeratuko lukete 61 urtetik 63 urtetara, beti ere beharginei pentsioa murriztuz. Argazkian, Elena Salgado Espainiako Ekonomia ministroak iragarri zuen asteartean Espainiako Gobernuak aurrezki kutxei 20.000 milioi euro emango dizkiela / © Espainiako Gobernua - La-moncloa.es.