Ehunaka lagunek bat egin dute pentsio erreformaren aurkako martxarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 27a, 20:07
Goizean eta arratsaldean lanpostua utziz, piketeetan arituz eta mobilizazioetan parte hartuz egin duten bezala, ehunaka lagunek bat egin dute pentsioen erreformari ezetza emateko eskualde manifestazioarekin, Erandion. Bertan 400 bat lagun metatu dira, Espainiako Gobernuari eta CEOE, UGT eta CCOO erakundeei pentsioak murrizteko eta lanaldia luzatzeko akordioa ez dutela onartuko iradokitzeko. Era berean, ez dira gutxi izan egunean zehar Euzko Alderdi Jeltzaleari ere aipatu "sasi-erreforma" babestea leporatu diotenak. Bestalde, argindarreko prezioaren igoera, BEZaren garestitzea, banku eta aurrezki kutxei emandako dirutzak, onartutako lan erreforma eta polizia ezberdinetan, Armadan edota Erret-Etxean xahutzen diren funtsak aipagai izan dituzte grebalariek. Deiane Arrieta Eskumaldeko ELAren ordezkariak burutu du, euskaraz, eskualdeko manifestazioko ekitaldi sindikala (mp3). Uribe Kosta eta Erandio mailako balorazioa (mp3), berriz, Alberto Gabitu LABeko delegatuak egin du. Argazkian, eskualde mailako manifestazioa Erandion.
Sopela.net-ek (©) martxari buruz ekoiztutako bideoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun