Musikaz gainezka dator asteburua Uribe Kostara. Hori, eskualdeko gaztetxeetan izango diren jaialdiak kontuan hartu gabe, gainera. Gaur, gutxienez, hiru kontzertu iragarri dituzte Leioan. Batetik, Kurkudi herriko tabernan Portugaleteko Burdinkaia eta Algortako
Erasoka taldeek joko dute, doan. Bestalde,
Kalian hiri kultur gunean (Iturriondo 2, sotoa / metro geltokitik gertu)
Sorkunek abestuko du, Akustika Tour barruan. Beraz, emanaldi akustikoa izango da: bere ibilbideko kantuak beste era batera jotzeaz gain, zenbait bertsio ere eskainiko ditu. Horretaz gain, DJ Satte (punk, soul, latin, brazil, grooves) arituko da. Sarrera 3 eurotan egongo da. Biak hasiko dira 22:00etan. Bitartean,
Kultur Leioako auditorioan, Luis Eduardo Aute eta Jon Isaac musikariak izango dira, 21:00etan, "Auteclassic" lana aurkezteko asmoz. Sarrera 20 eurotan izango da aurretik erosita eta 25 eurotan leihatilan bertan. Azkenik, igandean, Erromoko Kaskarria Euskal Herriko fanfarreak "Kaskarria Animal Tour 2" lana aurkeztuko du Itzubaltzeta / Romoko kaleetan barrena, 12:30ean, Arrantzale (Lola's edo Txiskalez) tabernatik abiatuta. Argazkian, Kurkudin joko duen Algortako punk-rock talde gaztea / © Erasoka.