Ertzaintzak Bilboko Irala auzoko
Irola irratia dagoen Gazte Lokalean sartu eta itxi egin du, goizean zehar.
Tas-Tas irratiak zabaldu duenez, hiru lagun atxilotu dituzte bertan. Hirurak Deustuko komisariatik pasatu ondoren, 16:30ean epailearen aurrean eramatekoak ziren, baina ez dago oraingoz horren inguruko albisterik. Bitartean, epaileak lokala arakatzeko baimena emango duenetz zain daude ertzainak eta ez dute inor hurbiltzen uzten. Horrelako kasuetan gertatu ohi denez, ertzainek irratiak emititzeko behar duen materiala eramango duten beldur dira Irola irratiko kideak. Gauzak horrela, atxilotuak askatu eta irratia eta Gazte Lokala zabal ditzaten aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute iluntzeko 8etarako Iralako auzo plazan.
Koska irratitik adierazpen askatasunaren aurkako eraso berri hau salatu eta bertaratzera gonbidatzen zaituztegu. Argazkia: cc-by-nc Irola irratia.