
Otsailaren 10era bitartean, "Naturarekin zuzenean" erakusketa izango da ikusgai Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Olaia San Miguel Cantero da bere egilea, Arte Ederretan lizentziatua eta margo zein marrazketa irakaslea. Erakusketa tamaina desberdinetako pintura lanez osatuta dago eta San Miguelen azken urteetako lanaren laburpena da, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Obra guztiak naturarekin eta naturako espazioekin erlazionatuta daude eta argi ikusiko da urteetan zehar jarraitu duen eboluzioa. Margo guztiak abstraktuak dira nahiz eta batzuetan figuraren bat sumatu ahal izan, eta elkartzen dituen ezaugarri komuntzat bere bizipenetatik ateratako lanak direla esan daiteke. Argazkian, "Baratzean" izeneko pintura lana / © Sopelako Udala.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!