Sopesex zerbitzuak bihar, asteartea, ekingo dio 2011ko jarduerari. Gazte Bulegotik bideratutako Sexu Aholkularitza Zerbitzua da, 14 eta 30 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutakoa, zeinen bitartez bururatzen zaizkien zalantza eta galdera guztiak egiteko aukera izango duten gazteek. Zerbitzua erabat konfidentziala eta pertsonala da eta kontsultak e-postaz egiteko aukera ere badago,
sopesex[abildua]sopelana.com helbidera idatziz. Tokiko edo telefono bidezko kontsultetarako (946 761 743) asteartero egongo da aholkularia neska-mutilen galderen zain, Kurtzio Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara. Argazkian, Igor Erauzkin sexologoa neska baten zalantzak argitzen, artxiboko irudi batean / © Sopelako Udala.