Urtarrilaren 6an, goizaldeko 3:45ean, 18 urteko gizon bi atxilotu zituen Leioako Udaltzaingoak, herri erdialdean eta Basaez auzoaren artean dagoen Laubide zonaldean edukiontziak erreten aritzea leporatuta. Udalak joan den astean zabaldu zuenez, mutilek "ez dute inolako harreman politikorik, suteak dibertitzeko baino ez zituzten eragiten". Tokiko iturrien arabera, udaltzainek "ezustekoan" harrapatu zituzten gazteak, "edukiontziaren tapa igota zutenean eta barrualdeari sua ematen zirenean". Momentuan, ihes egin omen zuten, baina poliziek horiek harrapatzea lortu zuten. Udaltzaingoak dioenez, "hau ez da izan gazte hauek erre duten edukiontzi bakarra". Gau berean, sei edukiontziri su ematea egozten diete. Bestalde, atxilotuak Leioan jazotako antzeko hainbat gertaeren "arduradunak" direla dio Udaltzaingoa. Horiek guztiak leporatuta, gutxienez, 23.000 euroko kalte ordaina eskatuko diete gazteei. Argazkian, erretako edukiontzia Leioan / ©
Leioa.net.