Hitzordua dute bihar Getxo udalerriko euskararen aldeko jostunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 31a, 13:50

Getxo udalerriko 30 eragilek (euskaltegiak, komunikabideak, herriko elkarteak eta taldeak, ikastetxeak...) Sarea josten ekimena abiatu zuten iazko otsailean. Helburua erraza zen: herriko euskaldunak elkartu, elkar ezagutu eta elkarrekin jarduera xume batzuk antolatzea. Besteak beste, irratsaioak, erakusketa bat, hitzaldiak, dantzaldiak, bazkari bat... izan ziren bi astez. Aurten ere batzeko eta elkarrekin lan egiteko asmoa dutenez, aurkezpen-luncha egingo dute bihar, asteartea, Algortako Aldai patronatuan, arratsaldeko zazpietan. Bertan erabakiko dute zer egin, nola eta noiz, eta eragileak ez ezik, herritar guztiak ere gonbidatu dituzte. Argazkian, Jose Antonio Agirre euskaltegiko ikasleak Sarea josten ekimeneko erakusketari so.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun