Proiektuaren lehenengo atalean, dozena bi ikaslek hainbat ofizio ikasi zituzten eta praktikan jarri zituzten eraikinean bertan, horien artean: hargintza, zurgintza eta igeltserotza. Horiek burututako lanek jatorrizko eraikuntza berreskuratzea zuten helburu, hau da, urteekin gehitutako eraikin zatiak kendu, hormak garbitu eta jatorrizko dorrea utzi. Horrez gain, egitura indartu zuten. Lehenengoko solairu biak 84 metro koadro dituzte (horiei txapitula formako hirugarren solairu bat gehitu behar zaio) eta hamar metroko altuera.
Landa jauregia
Ikerketa sakon bat egin ostean, adituek Ondizko dorretxea XVI. mendeko eraikina dela ziurtatu dute, 1515 ingurukoa, hain zuzen, orain arte zaharragoa zela uste bazen ere. Ikerketak aipatzen duenez dorretxea baino landa-jauregia da Ondizkoa, Leioako familia aberats batena. Udalerriko eraikin zaharrenetariko horren erabilera lurzorua, 84 metro koadrokoa da, eta altueraz 8,5 edo 10 metro ditu. Zaharberritze horrekin Leioako ondare historikoaren berreskurapenarekin jarraitzen du Udalak. Azken urteetan Mendibile Jauregia, Elexalde errota eta Kortesenabarri baserria berritu dituzte, eta orain Ondizko dorrearen txanda da.