Imanol Landa Getxoko alkatea pozik agertu da. Izan ere, aurtengoa da Zinegoak udalerrira heltzen den zazpigarren urtea. Zinegoen helburua oso garrantzitsua da Landaren ustez, “gay, lesbiana eta transexualen normalizazio sozialaren alde egiten baitu, pertsona talde hauek beren izaera naturaltasunarekin bizitzeko eskubidea eta beharra dutelako, eta berdintasun eskubidea bultzatzen baitu ezberdintasunetik”.
Biharko proiekzioen laburpena
50eko hamarkadako Buenos Airesen kokatzen den komedia musikala dugu "Que el mundo sepa de mi". Bertan, Julieta gazteak bere familia eta bizilagunen aurreiritziei aurre egin beharko die neska bat maitatzeagatik. Abesti gogoraerrazak ondo bukatu ezin duen maitasun istorio batentzat. "Grease" argentinarra eta lesbikoa da.
Bestalde, Sasaren amak amets bat du: bere semea piano-jole ospetsua izatea. Berak, ordea, bestelako ametsa du: Mr. Weber, bere piano irakaslea, beste hiri batera joateko zorian dagoena. Sasaren bihotza apurtu egin da eta hori aitortu ahal dion pertsona bakarra bere lagun Jiao da. Montenegroko familia tradizional bateko semea den aldetik, Alemanian bizi arren, zaila da armairutik irtetea. Beraz, Sašsak zera sinestarazi dio bere aitari: Jiao bere neska-laguna dela. Hala ere, garrantzirik gabeko gezur batekin hasi zena egundoko korapiloa bihurtu da bere anaia Jiaorekin elkarrenganatu denean. Gezur guztiak ezagutu dira eta, hondamena izan zitekeena aukera berri bat izan da Sasarentzat.
            
            
        
        
            
Aurreko urteetan bezala, Uribe Kosta eskualdean ere izango dugu