Marka guztiak hautsi ditu Itxartuko herri krosak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 31a, 19:40

Eguna goibel, baina euri gutxi ari zela, atzo egin zuten Algortako Itxartu taldeak antolatu ohi duen krosa. Lasterketaren 25. edizioa izanda, urteetan zehar proba aurrera ateratzeko lanean ibili diren hainbat laguni omenaldia egin zieten. Batetik, Ismael Moral eta Ramon Alizondori zirenei; eta bestetik, Dimas Ramos eta Alex Martini. Azken bi horiek Getxo Atletismo Taldekoak. Lasterketari dagokionez, 471 korrikalarik (ikusi sailkapenak) parte hartu zuten, "orain arte egon den errekorra alde handiz gaindituz", Itxartukoek nabarmendu dutenez. Horietatik 309 gizonezkoak eta 162 emakumeak izan ziren. Federatu ez daitezken mailetan (txikiak, umetxoak, umeak, kimuak eta haurrak) 278 korrikalari egon ziren eta federatu daitezken mailetan (kadeteak, gazteak,juniorrak, seniorrak eta beteranoak) denera 193 izan ziren. Argazkian, ohi bezala batzoki parean izan zen irteera / © Itxartu.

Argazki gehiago ikusi (© Itxartu):

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun