Santa eskean atera aurretik ahotsak finduko ditu Berbalamiñek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 31a, 20:14

Usadio zaharrari eutsiz, otsailaren 4ko Agate Deuna bezperan, ostiralean, kalez kale kantuan ibiliko dira Berbalamiñe Leioako euskara elkarteko lagunak. Hitzordua 18:30ean jarri dute, Lamia AEK euskaltegian. Hala ere, ahotsak fintzeko eta berotzeko entsegua egingo dute aurreko egunean, ostegunean, iluntzeko zortzietan, euskaltegian bertan. "Ostiralean kantuan arituko garenez baserritar jantzia soinean ekarri taldea girotzeko. Kantuan bukatutakoan lunch txiki bat eta poteoa egingo dugu egunari amaiera polita emateko. Animatu eta etorri gurekin kantuan!", adierazi dute Berbalamiñekoek. Argazkian, neska-mutikoak Leioako San Bartolome baseliza ondoan abesten, Agate Deuna bezperan / © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun