Leioako udaltzain batek kalean bertan eman zen lapurretaren ustezko egilea harrapatu du. Udal iturriek adierazi dutenez, "zerbitzuz kanpo" zegoen polizia. Gertaera atzo izan zen, goizeko 11:20 aldera, Sabino Arana kalean. Supermerkatu bateko langilea eguneko irabaziak bankura sartzera zihoan eta bidean gizon batek dirua kendu zion biolentzia erabiliz. Hasiera batean neska lapurraren atzetik joan zen korrika eta garrasika. Horri esker, "kalean bertan zerbitzuz kanpo zegoen udaltzain bat" gertatutakoaz konturatu zen, tokiko arduradunek azaldu dutenez. Udaltzainak lapurreta gertatu zen lekutik urrun harrapatu zuen ustezko lapurra, zonalde seguruan zegoela uste zuenean. Atxilotutako gizonak, J.D.B. inizialak dituen 31 urteko sestaotarrak, bere herriko Herri Segurtasunaren gaineko Legea urratu izan omen du behin baino gehiagotan, eta antzeko beste lapurreta batzuetan ere bere partaidetza ikertzen ari dira egun. Argazkian, Leioako Udaltzaingoa / ©
Leioa.net.