Leioako Udalak
Etxadiren bitartez martxan duen familientzako orientazio zerbitzua "arrakastatsua" izan da 2010ean, tokiko arduradunen arabera. Uztailaren 1etik abenduaren 31ra, 135 kontsulta hartu zituen, 127 familiengatik eratorriak –100 haurtzaro kontuez galdetzeko eta 35 nerabezaroaren kezkak argitzeko–. Galdera gehienak posta elektroniko bidez egin izan ziren: 122 kontsulta, hau da, %90. Gainontzeko %10 telefono bidez egin ziren. Hizkuntzaren aldetik %90 espainolez egin ziren eta %10 euskaraz. Bestalde, horien guztien %95 emakumeek egin zuten, hau da, ama direnek; eta gainontzeko %5 guraso bien partez egindakoak izan ziren. Galdetutako gaiei buruz, haurtzaroaren kasuan, kezka gehien eragiten dituztenak umeen jarrera eta autoestimua izaten dira. Nerabeen kasuan, berriz, aipatutako gai biez gain, alkohola eta drogen kontsumoa ere aipatu behar da. Argazkian, Leioako guraso eta seme-alabek elkarren arteko ekintzak egiten Familien Topagunean / © Leioa.net.