Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) zabaldu duenez, 30.000 euroko bermea ordaintzeko gestioak egiten ari da Saioa Agirre euskal preso politikoaren familia. Datozen orduotan geratuko omen da aske. Zornotzarra Sopelako Zipiriñe ikastetxean atxilotu zuen Guardia Zibilak 2010eko apirilaren 14an, eskolak ematen ari zela, hiru abokaturen eta beste zazpi euskal herritarren kontrako
polizia operazioan. Atxilotutako letraduen artean Arantza Zulueta Lemoizko bizilaguna zegoen. Horretaz gain, Erramun Landa Arte Ederretako Fakultateko Pintura irakaslea ere atzeman zuten, gero libre uzteko. Agirreri dagokionez, inkomunikaturik egon zen bost egunez, eta egun horietan torturatua izan zela salatu zuen. Geroztik espainiar estatuko espetxe ezberdinetan sakabanatua egon da, besteak beste Estremeran, Soto del Realen eta Valentzian. Argazkian, Saioa Agirre / ©
Sopela.net.