Sopelako Udalaren eta
Ertzaintzaren ordezkariek lankidetza hitzarmena sinatu dute, udalerrian bi poliziek "era koordinatuan" lan egin dezaten. Sinatutako idatziak gertakari sorta bat zehazten du: bakoitza zein erakunderi dagokion finkatzen du, baita jazoera bakoitzaren titularitatea zeinena den ere. "Koordinazio hitzarmenaren eragin nabarmenetarikoa izango da Ertzaintza arduratuko dela gauez Sopelan gertatzen diren arazoez, egun herriko Udaltzaingoak ez baitauka gaueko txandarik", azaldu dute udal iturriek. Josu Landaluze alkateordeak akordioa “ona dela” esan du, “segurtasunaren arloan Sopelak zuen hutsuneetako bat beteko baitu, gauekoa". "Horregatik, akordioan esku hartu duten alde guztien lankidetza eskertu nahi nuke”, gaineratu duenez. Argazkian, urtarrilaren 27ko greba egunean egunez ere "zaindu" zuen Sopela Ertzaintzak.