Getxo Kirolak udal erakundeak jarduera fisikoarekin eta osasunarekin lotutako hitzaldien zikloa antolatuko du, beste eragile batzuekin elkarlanean. Solasaldi horiekin GK Gunea inauguratuko dute, hau da, kirolaren, aisiaren, osasunaren eta denbora librearen gaineko proposamen ezberdinak jorratuko dituen diziplina anitzeko espazioa. Horrela, etzi, ostirala, 19:30ean, Jose Maria Amorrortu eta Edorta Murua Atletico de Madril futbol taldeko harrobiko egungo arduradunek oinarrizko kirolaren kudeaketari eta antolakuntzari buruzko hitzaldia emango dute, Algortako Fadura kiroldegiko ekitaldi-aretoan. Halaber, otsailaren 11n, 20:00etan, Antxon Elosua yoga irakasleak "Yoga: iluminacion y realizacion" izeneko hitzaldia eskainiko du, leku berean. Argazkian, 2010eko urriaren 16an Getxo Kirolak erakundearen Multikirolak programari hasiera eman zioten Gobelako kiroldegian areto-futbol topaketa batekin / © Getxo.net.