Mikel Alexander Uriarte Gonzalez 22 urteko gazteari heriotza eragin zion istripua argitzeko ikerketa lanak egingo dituzte, goizaldeko ordu batetik aurrera, Bizkaiko Zubian. Horrela agindu du Barakaldoko Instrukzio Epaitegiak eta "polizia ere bertan izango da", zendutako mutilaren senide eta lagunek adierazi dutenez. Izan ere,
azterlanak urtarrilaren 20ko gauean ziren egitekoak. Baina, gaztearen gertukoek adierazi zutenez, egun horretan beharrezko egiaztapenak egiten ez ziotela utziko jakinarazi zioten epaitegiak izendatutako perituari Transbordador de Bizkaia SL enpresako arduradunek. "Antolaketa arazoak dituztela jarri dute argudiotzat. Gainera, datorren astean hitz egiteko gonbitea luzatu digute, azterketa lanak egiteko data eman nahi izan gabe", azaldu zuten senide eta lagunek. Argazkian, Bizkaiko Zubiko transbordadorea, egunez.