2010ean 58 ezkontza zibil ospatu ziren Leioan: horietatik 43 Artatza Jauregian eta gainontzeko 15ak udal batzar aretoan. "Aurreko urteekin alderatuta beherakada txiki bat nabari izan da, baina esanguratsua da gero eta bikote gehiagok aukeratzen dutela ezkontza zibila euren egoera legalki formalizatzeko. Honetaz gain, aipatzekoa da Leioan ezkontzen diren bikotekide gehienak 30 eta 35 urte bitartekoak zirela", azaldu dute udal iturriek. Leioaztarrek eskuragai dute udaletxeko osoko bilkuren aretoa astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian. Bestalde, Artatzako ezkontzak hil bakoitzeko lehen larunbatetan izan behar dira, 11:00etatik 13.30era. Udal arduradunen hitzetan, "desberdintasun hau ematen da Artatza Jauregia Lehendakaritzarena delako eta Udalak alokatu egin behar duelako". Hori dela eta, bertan ezkontzeak 118 euroko kostua du ezkongaientzat. Udaletxean egitea, ordea, doakoa da. Argazkian, ezkontza baten artxiboko irudia.