Otsailaren 22 eta 23rako, elikagaien manipulatzaile agiria lortzeko doako ikastaroa antolatu du
Uribe Kostako Behargintzak. Sopelako Kurtzio Kultur Etxean izango dira eskolak, 16:45etik 18:45era. Jakin beharrekoa da parte hartu nahi dutenek lanean egon beharko dutela, autonomo gisa zein besteren kontura,
Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako batean, hau da, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urdulizen.
Izena emateko epea otsailaren 11ra arte egongo da zabalik, Behargintzaren bulegoetan, udaletako enplegu guneetan eta Berango, Sopela, Plentzia eta Gorlizko merkatarien elkarteetan. Orotara, 15 lagunek parte har dezakete ikastaroan. Hala ere, taldea osatzeko partaide nahikorik ez balego, langabeek ere izena eman ahal izango dute, bost gehienez. Argazkian, Berangoko Karabiazpi kaleko 1. zenbakian dago Uribe Kostako Behargintza / © Behargintza.