Errioxako Valdezcaray eski estaziora irteera antolatu dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 4a, 14:15
Gorlizko Kultur Etxeak Errioxako Valdezcaray eski-estaziora antolatu du irteera, otsailaren 20rako. Joan nahi duten guztiek hilaren 14ra arte izango dute izena emateko aukera. Hamar urtera arteko umeek 32 euro ordaindu beharko dituzte autobusa eta forfaitagatik, baldin eta Gorlizen erroldatuta badaude. Kanpoko neska-mutilek, berriz, 39 eurotan izango dituzte horiek. Helduei dagokienez, 37 eta 45 eurotan, hurrenez hurren. Bitartean, materiala alokatzeagatik 12 euro kobratuko diete guztiei eta bi ordutako ikastaroagatik 11 euro. Toki kopurua mugatua da. Beraz, interesatuta daudenek ahalik eta lasterren joan beharko dute kultur etxera (Krutzeta kalea, 5 / 946 774 000). Argazkia: © Gorliz.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun