Datorren astean irekiko da Behargintza Leioak martxan jarritako ikastaro berrirako izen-emate epea, udal iturriek jakinarazi dutenez. Piping ikastaroa langabezian diren ingeniariei zuzenduta dago. Ingeniaritza industrialean lizentziatu direnen ikasketak osatzeko edukia landuko da horretan. Teoria eta praktikekin, 500 ordu izango ditu ikastaroak, eta bereziki Leioan erroldatuta eta ingeniaritza ikasketak dutenentzat zein CAD programa informatikoa erabiltzen dakitenentzat izango da. Izen-emate epea astelehenetik otsailaren 26ra arte egongo da zabalik. Horrenbestez, instalazio industrialen diseinu eta eraikuntzari buruzko gaiak jorratuko dira ikastaro horretan, horien artean, hodiak, balbulak eta beste hainbat osagarri. Instalazio industrial baten diseinuan jorratu beharreko faseak lantzen dira: kalkulu teorikoa, diagramen marrazketa, hodien marraketa eta hauen eraikuntzako detaile guztiak, besteak beste. Udal arduradunen arabera, "egun, eduki horiek ez daude inongo ikasketa planean sartuta, nahiz eta oso baliagarriak izan sektore askotan, horregatik aukera paregabea da profila betetzen duten leioaztarrentzat". Argazkian, Leioako Behargintza / © Leioa.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!