Ohi bezala, asteburu honetan ez dira gutxi eskualdean musikaz gozatzeko daukagun aukerak. Larunbat honetarako, Getxoko
Txorimalo gaztetxean antolatu du jaialdia
Koska elkarteak, hamargarren urteurrena ospatzen jarraitzeko eta, bide batez, egun Uribe Kostako irrati librea sufritzen ari den egoera ekonomiko larria apurtxo bat arintzeko. Horrenbestez, iluntzeko zortzietatik aurrera,
DAR (Uribe Kosta),
4 Tragos (Ezkerraldea) eta
Kasu! (Iruñea) taldeek joko dute. Sarrera 4 eurotan izango da. Bitartean, Sopelako
Sekeko gaztetxean ere kontzertua izango da bihar. Gaueko bederatzietatik aurrera, Uribarritik heldutako Loputopeor eta
Ustelak taldeek joko dute, sarrera doan. Bestalde,
Josu Doncel abeslari algortarrak Gorlizko LightHouse Tabern (Ibarrebarri plaza 6) ostatuan eskainiko du kontzertua, bihar, 21:00etatik aurrera. Argazkian, Sekeko gaztetxea gauez / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.