Saioa Agirre Larrabasterrako Zipiriñe eskolako irakaslea herenegun arratsaldean espetxetik atera eta atzo goizaldean heldu zen Zornotzara.  Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) zabaldu duenez, Agirre "gauerdia pasata iritsi zen bere sorterrira eta bertan herritar ugari hartu zuten eskuzabalik", lehen harrera eginez. Espetxetik atera zedin, senideek 30.000 euroko bermea ordaindu behar izan zuten. Argazkian, Saioa Agirre espetxetik atera bezain laster telefonoz hitz egiten / cc-by-nc-nd  Askatu.org.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!