Beraz, orain guk zuei eskatzen dizueguna, eta benetan espero duguna, aurreko guztia kontutan hartuta, gaztetxean burutuko diren etorkizuneko ekimen, kontzertu, hitzaldi eta abarretan, auzokideek erakutsi duten errespetu bera haiek ere jaso dezatela; azken finean, elkarbizitza funtsezkoa da gaztetxearen biziraupenerako. Gogoratu gaztetxea herritik eta herriarentzat dela.
Eskerrik asko zuen arretagatik, hurrengora arte:
Algortako Gazte Asanblada (AGA)