Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez onartu zuten urtarrilean, 1936ko gerran, aurreko gatazka zibiletan eta frankismo garaian Getxo udalerrian izandako biktimei gorazarre egitea. Horrenbestez, bihar, larunbata, Mikel Lertxundi artistak harriz, egurrez eta burdinez egindako “Oroimenaren liburua” izeneko eskultura inauguratuko dute Galeako pasealekuan. Udalak Eusko Jaurlaritzak emandako biktimen zerrenda dauka baina, halere, hildako getxoztar edo aipatu garaietan udalerrian hildako "guztien" —esaterako, 1936ko gerraren kasuan, "bi aldeetakoak"— senideak gonbidatu nahi ditu, Aixerrotan bertan, 11:30ean, izango den ekitaldira. Imanol Landa alkateak adierazitakoaren arabera, “jendaurreko errespetu aitortza eskaini nahi zaie biktimei, hauen oroimenez eta beraiei bihotz-bihotzetiko omenaldia eskainiz, beti ere, adiskidetzea eta elkartasuna giltza izanik". Ekitaldia urterokoa izango da. Argazkian, jarriko duten eskultura miniaturan,
urtarrilaren 20ko prentsaurrekoan.