Ekainaren 16an euskal tropak atzera egiten eta italiarrak aurrera zihoazelarik, Ondarretan ehunen bat pertsona atera ziren kalera fusilak eta bandera faxistak zein monarkikoak eskuetan. Aberatsak tiroka hasi ziren jeltzaleen eta milizianoen atzera-egitea "arintzeko".
Hori ikusita, Portugaleten zegoen CNTren Malatesta batailoiak bi konpainia bidali zituen, txalupaz, Ondarretan ekiteko.
Etxe batzuk dinamitatu eta eskuindarren kontra tirokatu zuten. Bi ordu iraun zuten Ondarretako istiluek.
Mesedeetako Amaren elizako apaiza monarkikoa zen, eta hori bazekien Malatesta batailoiko komandanteak; anarkistek su eman zioten elizari eta apaiza bahitu. 500 pezeten truke eman zioten askatasuna.
24 eraikin guztiz erreta geratu ziren eta 52 gertatu ziren kalteturik, hauen artean eliza, Antolin hotela eta Telefonica-ren egoitza.
Malatestak eragindako hildakoen kopurua 9 eta 16 bitartekoa izan zen.
Aitor eta Iñigo Fernandez de Martikorena anai itzubaltzetarrek 1995eko ekainaren "Bizarra Lepoan" aldizkarian (2. zenbakia) idatzitako artikulua.