Euskal Herriko inauteriei buruzko erakusketa zabalduko dute astelehenean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 4a, 22:54
Otsailaren 7tik 23ra bitartean, euskal inauteri tradizionalei buruzko erakusketa izango da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta. "Euskal Herriko inauteri garrantzitsuenen gaineko errepasoa egiten du. Pertsonaiek, belarraren usainak, musikak eta abarrek lagunduko digute horren zaharra den Euskal Herriko ohitura ezagutzen eta miresten", azaldu dutenez. Erakusketa osatzen duten 18 pertsonaiak izango dituzte lagun ikusleek, gure tradizioetan barrena egindako bidaia hunkigarriak: Altsasuko, Ituren-Zubietako, Lantzeko, Ziburuko eta Donibaneko (Iruñea) inauterietako pertsonak, hain zuzen ere. Argazkia: cc-by-sa Zubitarra.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun