Taxilari bat hil da Asua ibaira erorita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 5a, 12:01
54 urteko taxilari bat hil zen atzo Erandion, auto-istripu batean. Ibilgailua Asua ibaira erori eta urperatu egin zen. Urpekariek gizonaren gorpua atera zuten ibilgailutik. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, jazoera 20:30 aldera gertatu zen Lutxana-Enekurin. Citroen C4 ibilgailu bat errepidetik atera eta Asua ibaira erori zen, ur azpian gelditu arte. Zenbait lekukoren hitzetan, ibilgailutik ez zen inor atera. Bilboko suhiltzaileen urpekariek lagun bat atera zuten ibilgailutik. Ondoren, osasun zerbitzuek gizonaren heriotza egiaztatu zuten. Ertzaintzak istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa jarri du abian. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat, artxiboko irudian / cc-by Irekia.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun