Iluntzeko 8etan itxiko dute Uribe Kostako I. Musika Azoka Larrabasterran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 5a, 19:26
Uribeko Sustrai Beltzak musika elkarteak eta Sopelako Gazte Bulegoak antolatuta, eguerdian Uribe Kostako I. Musika Azokaren ateak zabaldu dira Zipiriñe eskolan. Bertako patioan, disko eta musika elkartrukerako espazioa antolatu dute, arratsaldeko 8ak arte zabalik izango dena. Besteak beste, Bizkaiko hainbat diskoetxe, tartean Itzubaltzeta / Romoko Brixton Records, eskualdeko zenbait musika talde eta dozenaka musikazaleak batu dira goizean zehar. Bestalde, 21:00etatik aurrera, musika Sopelako Sekeko gaztetxean jarraituko da entzuten, bertako gazte asanbladaren ekimenez. Izan ere, ordu horretan, Uribarritik heldutako Loputopeor eta Ustelak taldeek joko dute, sarrera doan izango dela. Argazkian, besteak beste binilo diskoak topa daitezke Larrabasterran / cc-by-nc-sa Pablokdc.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun