"Euskaldun eta burujabe" manifestaziora joateko autobusak jarri dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 7a, 15:56
"Sasi guztien gainetik... euskaldun eta burujabe!" lelopeko nazio manifestazioa deitu du larunbat honetarako, otsailak 12, Euskal Herrian Euskaraz erakundeak. Martxa Donostiako Bulebarretik irtengo da arratsaldeko 5etan. Euskaraz bizitzeko hautua, euskararentzako lehentasunezko estatusa, hizkuntz politika eredugarria eta horiek gauzagarriak egiteko burujabetasuna aldarrikatuko ditu martxak. Bitartean, hara joateko autobusak antolatu dituzte inguruan. Itzubaltzeta / Romoko Branka kultur elkartean, esaterako, Ezkerraldeko autobusean eman daiteke izena. Hori, Portugaleteko Java zinema zegoen lekutik irtengo da 15:00etan. Bilbon ere, autobusa izango da. Horren izen-ematea santutxu[abildua]euskalherrianeuskaraz.org posta elektronikoaren bidez egin daiteke. Argazkian, euskalgintzako hainbat erakundek manifestazioarekiko atxikimendua erakutsi zuten urtarrilaren 29an Donostiako Miramar Jauregian / © EHE.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun