Otsailaren 13a Torturaren Aurkako Eguna izanik, hurrengo asteetarako hainbat mobilizazio deitu dituzte Euskal Herriko campusetan
Presoen Aldeko Taldeek (PAT). Bizkaiko ikastegiei dagokienez, "euskal herritarrak torturatzen jarraitzen dutela" salatuko dute hilabete osoan zehar. Halaber, otsaileko azken asteazkenean edo ostegunean, fakultatearen arabera, kontzentrazioak izango dira. Azkenik, egunotan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du PATek. Azaldu dutenez, "2010ean 63 euskal herritar torturatuak izan dira polizia indarrengatik. Urteak daramatzagu tortura jasaten, eta salatzen, beraiek praktika hauekin jarraitzen dutelarik. Argi dago torturaren zergatia, eta horren adierazle gisa ikusi daiteke nola azken alditako operazio ezberdinetan torturapean jasotako lagunen izenak baliatuz, operazio berriak martxan ipini dituzten". Argazkian, 2010eko otsailaren 13ko Torturaren Aurkako Egunari helduz, orduko atxilotuek jasandako tratu txarrak gogoratu eta torturarekin bukatzeko eskatu zuten Presoen Aldeko Taldeek (PAT), hilaren 24an, Leioa eta Erandioko campusean / cc-by-sa PAT.