Aholkuak gurasoentzat:
-Hitz egin seme-alabekin aho betean Interneteko erabilerari buruz eta era seguruan egiteko garrantziaz.
-Chat, Messenger, MySpace, Facebook eta antzekoetan ezagutu duten pertsonei ez dizkietela norberaren datuak eman behar azaldu behar diegu.
-Galdetu behar diegu ikusten dituzten webguneei buruz, norekin hitz egiten duten, zeri buruz…
-Galdetu behar diegu Messenger edo antzeko kontuetan gehitu dituzten datuei buruz: nortzuk diren, non ezagutu dituzten...
-Irakatsi behar diegu mezu beldurgarriak ez direla erantzun behar, eta balizko arriskua azaltzen duten edo deserosoak diren mezuak nola blokeatu ahal diren.
-Erabilera arauak adostu. Hobe da ordenagailua ikus daitekeen leku batean egotea, adingabekoek txat guneak erabili ez ditzaten atea itxita egonda…
-Gurasoen kontrola bermatzen duen softwarea instalatu, honek balizko arriskua azal dezaketen web orri mota batzuetako sarbidea mugatzen du.
-Birusen aurkako zein nabigazio seguruko programak instalatu eta pasahitz zailak ezarri.
-Ez jarri web kamerarik. Egiten bada, mugatu bere erabilera segurtasuneko pasahitza ezarriz.
-Adingabekoek ulertu behar dute jazarpen egoeretan, “gaiztoa” jazarpena burutzen duena dela, haiek biktimak direla eta ez dutela egoera hori ezkutatu behar, baizik eta esatea eta laguntza eskatzea.
-Hitz egin eurekin, konfiantzazko giroan, gaitzespenik gabe, jazarpen edo arrisku egoeren biktimak izaten ari direla sumatzen badugu, eta baieztatzen bada, jarri harremanetan Poliziarekin eta Interneten adingabekoak babesten dituzten erakundeekin.
-Hitz egin eskolako arduradunekin edo beste gurasoekin Interneten eman daitezkeen jazarpen egoerei aurre egiteko prestatu diren estrategiei buruz gehiago jakiteko.
Gomendioak adingabekoentzat:
-Ez hartu kontutan ‘spam’-a, ezezagunen mezuak eta indarkeria erakusten duten edo eduki deserosoak dituztenak.
-Ez eman norberaren edo familiaren datuak: izenak, helbideak, telefono zenbakiak, Interneteko kodeak edo pasahitzak, kreditu txartelen zenbakiak…
-Ez bidali argazkiak ezezagunei.
-Ez erabili web kamerak txat guneak erabiltzerakoan.
-Ez hitz egin txat guneetan ezezagunekin.
-Ez erabili gure adinaren berri eman daitekeen nick edo pasahitzik.
-Facebook bezalako sare sozialetan, ez onartu laguntzat ezagutzen ez diren pertsonak.
-Zuzenean ezagutzen ez dituzun pertsonekin harremanak izateko, erabili doako posta helbideak, Hotmail edo Gmail motakoak.
-Ez hitzartu zitak Internet bidez ezezagunekin.
-Eraso edo proposamen desegokiko susmo txikienaren aurrean, esan zure guraso, irakasle edo konfiantzazko helduren bati.
Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakundea (EKA)
www.eka.org