Salneurriaren barruan sartuko dira: autobusa, egonaldia (Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, forfait-ak, bi orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua. Dirua Egizuk zehaztutako Caja Laboral-eko kontuan sartu beharko da, izen-abizenak jarrita. Halaber, DNI zenbakia, altuera eta oinaren neurria ere behar dituzte.
Ondorengo hitzorduei dagokionez, honako hauek nabarmendu dituzte:
Otsailak 27, igandea
18:00 "Goibel" musikala familientzat, Areetako Andres Isasi musika eskolan, Getxoko Kultur Etxeak antolatuta. "Hansel eta Gretel" ipuin klasikoan oinarritutako musikala da, Golden Apple Quartet-en eskutik. Sarrera 4 euro.
Olgetan euskaraz eta Sendi tailerrak
"Olgetan euskaraz" guraso eta euren 2 eta 3 urteko umeentzako proiektu berria da, andereño eta begirale jator birekin elkarlanean egingo dutena. Euskaraz jolasteko eta kantatzeko sortua, euskaraz gozatzeko familian, hemen duzue informazio gehiago, eta interesa baduzue, deitu 685 732 963 telefono zenbakira edo idatzi. Martxoan hasiko dira eta ekainaren hasieran amaitu. Gogoratu Sendiren otsaileko tailerretan izen-emate epea zabalik dagoela.
Aurten inoiz baino arinago dator