![](http://farm6.static.flickr.com/5135/5424519251_fd35cbea73_m.jpg)
"Sasi guztien gainetik... euskaldun eta burujabe!" lelopean,
nazio manifestazioa deitu du larunbat honetarako
Euskal Herrian Euskaraz talde euskaltzaleak. Dagoeneko, 1.600 lagunek baino gehiagok egin du bat
martxako manifestuarekin. Uribe Kostan eta Erandion ere, dozenaka dira manifestua izenpetu dituztenak. Besteak beste, Paul Bilbao Kontseiluko presidentea, Josune Barrenetxea Sopelako zinegotzi ohia, Aitor Esteban bertsolari eta musikaria, Izarra Gisasola hezitzailea, Unai Brea "Argia"-ko kazetaria, Joseba Lekunberri Bereterretx euskal kultur taldeko kidea, Mikel Iturbe blogaria, Jon Olaso arraunlaria eta Julen Baile irakaslea ageri dira sinatzaileen artean. Facebook sare sozialean, berriz, Bizarra lepoan Getxoko euskara elkarteak, Plentziako ezker abertzaleak, Sopela.net-ek eta UKBERRI.NETek deitu dute Donostiara, hamaika uribekostarrekin batera. Bitartean, dagoeneko
autobusak antolatu dituzte inguruan. Argazkian, Paul Bilbao, eskuman, martxara joateko euskalgintzak egindako deialdian / © EHE.