Ezker abertzaleak beste urrats bat egin du gaur legezkoa izaten saiatzeko bidean, estatutuetan ETAren indarkeria errefusatzen duen alderdia, Sortu, aurkeztuz. Erakunde berriaren hamar sustatzaileek prentsaurrekoa eskaini dute Bilbon, logoa aurkeztu eta izena baieztatzeko. Bultzatzaileak irakaskuntzaren mundutik eta beste hainbat sektoretatik etorritako langileak dira: besteak beste, Iñaki Zabaleta EHUko katedraduna eta Karmele Agirregabiria euskaltegi zuzendaria. Espainolez eta euskaraz eskainitako prentsaurrekoan, sustatzaileek indarkeriaren arbuio "garbia" egin dute, "ETArena barne". Halaber, legezkoak izateko eskubidea dutela nabarmendu dute, ez baitira beste erakunderen bateko "jarraipena". Alderdi berriak euskal Estatu baten sorrera defendatuko du, "Europar Batasunaren baitan" eta "bide baketsuetatik eta politikoetatik". Bihar eramango dituzte alderdiaren estatututak Madrilgo alderdien erregistrora. Argazkian, besteak beste, Iñaki Zabaleta Kazetaritza katedraduna dago bultzatzaileen artean / © EHU.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!