Balmasedako PSE-EEren kontrako atentatuagatik 15 urteko espetxe zigorra jarri diote Aitor Cotanori

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 8a, 19:51
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak 15 urteko espetxe zigorra ezarri berri dio Aitor Cotano Sinde euskal preso politikoari. Horretaz gain, 365.000 euroko kalte ordaina jarri diote. "El Correo Español" egunkariak VascoPress albiste agentziatik jasotakoaren arabera, epaileek "frogatutzat" jo dute Algortako mutilak "bonba jarri zuela" PSE-EEk Balmasedan duen egoitzaren aurka, 2007ko Gabonetan. Horretarako, Cotanok Guardia Zibilen eskuetan inkomunikaturik zegoela egindako "bere buruaren kontrako erruztapenak" hartu dituzte oinarritzat. Halaber, gazteak "ETAko kidea zela onartu zuela" diote. Gogoratu behar da, abenduaren 14an izandako epaiketan, albiste iturriek Cotanoren etxea arakatu zuten Guardia Zibilek aurkitu omen zuten eskutitza baino ez zutela aipatzen, gazte algortarra ETArekin harremantzeko. Ustez "Aitor Goikoetxeak (sic) igorritakoa" zen, Cotanori "konpromiso handiagoa", hau da, "kaptazio lanak egitera, muga zeharkatzera eta Frantzian ekitera" premiatuz. Argazkian, auzokide bat Cotanoren irudia sostengatzen, aurreko batean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun